Udal zergen hobariak eskatzeko epea zabalik

2022/01/14

Familia ugariek urtarrilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dute Ondasun Higiezinen gaineko Zergari eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkien hobariak. Bestelako hobariak ere eska daitezke: Bizigune programari lotutakoa eta energia aprobetxamendu sistemarena. Aurten, berrikuntza moduan, A eta B energia eraginkortasun ziurtagiriak dituztenen higiezinek ere hobaria izango dute OHZan.

2022ko ordenantza fiskalek 90.000 eurotik beherako dirusarrerak dituzten familia ugarientzako hobariak aurreikusten dituzte Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergan (bi hobari horiek eskatzeko epea urtarrilaren 31n amaituko da).

Bestelako hobariak ere aurreikusten dira ordenantzan: Bizigune programan parte hartzen dutenek (epea: urtarrilak 31), etxebizitzan energia efizientziari lotutako neurriak hartu dituztenek (epea: otsailak 28) OHZren kasuan hobaria izango dute. Energia eraginkortasunarekin lotutako hobariari dagokionez, energia aprobetxamendu sistemak dituztenez gain, A eta B energia eraginkortasun ziurtagiria dutenek eskatu dezakete honaria. 

Zergen hobariak jasotzeko hainbat baldintza bete beharko dituzte (xehetasun guztiak beherago). Bestalde, Udalak bi baldintza nabarmendu nahi ditu:

  • Hobariak eskuratzeko beharrezkoa dela zerga eta tasen ordainketak eguneratuta izatea. 
  • Hobariak ez dira bateragarriak; hau da, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kasuan, adibidez, ezin dira pilatu familia ugariari dagokion eta energia efizientziari lotutako hobariak.

> Nola egin eskaera?

  • Udaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan (08:00-14:30)
  • Posta-bulegoetan (ziurtagiri irekiaren bidez)
  • Telematikoki, herritarren atariaren bidez.

> Aurkeztu beharreko dokumentuak

2022ko ordenantza fiskalei begira egindako aldaketari esker, herritarrek jada ez dute orain arte aurkezten zituzten dokumentu guztiak aurkeztu beharko. Udalari baimena eman beharko diote beraien izenean dokumentazio hori kontsultatzeko (eskaera orrian horretarako dagoen atala sinatuz), edo, aurka badago, horrela adierazi beharko du eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du. Edonola ere, beharrezkoa izango da eskaera orria, eta ordenantza fiskalean zehazten diren dokumentuak aurkeztea.

Zalantzak argitzeko, jo Herritarren Arreta Zerbitzura: udaletxean 08:00etatik 14:30era bitartean, edo 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) 

FAMILIA UGARIAK:

  • Eskaera aurkezteko epea: urtarrilak 31
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Eskaera orria
  2. Familiako inork beste etxebizitzarik ez duela ziurtatzen duen subjektu pasiboaren zinpeko aitorpena
  • Hobariak: Seme-alaba kopuruaren eta diru-sarreren arabera
  • 0-24.000€ 24.000-50.000€ 50.000€-90.000€ >90.000€
    3 seme-alaba %90 %50 %15 0
    4 seme-alaba %90 %70 %40 0

    5 seme-alaba edo gehiago

    %90 %90 %60 0

    BIZIGUNE PROGRAMA:

    Etxebizitza alokatzeko Bizigune programan parte hartzen dutenek ere hobaria eskatu dezakete.

    • Hobaria: %50
    • Eskaera aurkezteko epea: urtarrilak 31
    • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    1. Eskaera orria
    2. Ondasunaren titularrak eta Bizigune Programa kudeatzen duen erakundeak izenpetutako kontratua

    ENERGIA APROBETXAMENDU SISTEMAK:

    Hobari honen baitan kokatzen dira eguzki energia edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinak. Hobari hori aplikatzekotan, beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak edo berokuntzako eta ur bero sanitarioko sistemak (UBS) eduki behar dituzte.

    Era berean, hobaria aplikatuko da A edo B motako energia eraginkortasuneko etiketa bat duten ondasun higiezinetarako.

    • Hobaria: %40
    • Eskaera aurkekzteko epea: otsailak 28
    • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    1.  Eskaera orria sinatuta, hobariaren xede den higiezina identifikatzen duena

    Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga

    %40ra arteko hobaria izango du familia bakoitzeko turismo bezala zergapetzen duen ibilgailu bakar batek, baldin eta bost plaza edo gehiago baditu eta, indarrean dagoen legediaren arabera, familia ugariko kideren baten jabetzakoa bada.

    • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    1. Ibilgailua identifikatuta agertzen den eskaera orria, bi gurasoek sinatuta
  • Hobariak: diru-sarreren arabera
  • 0-24.000€ 24.000-50.000€ 50.000-90.000€ >90.000€
    Kategoria orokorra %40 %30 %20 0
    Kategoria berezia %50 %40 %30 0