Kukai dantza taldearen ikuskizuna, bertan behera
Hurbileko COVID-19 kasu batengatik, larunbatean ezingo dute Topa dantza ikuskizuna eskaini.
Larunbat honetan, Kukai eta Brodas Bros dantza taldeek Topa ikuskizuna eskaini behar zuten Zumaian. Taldekideen hurbileko COVID-19 kasu batengatik ekitaldia bertan behera utzi behar izan dute antolatzaileek. Ondobidean, irailean eskainiko dute asteburu honetan egin behar zuten ikuskizuna. Data zehaztu bezain pronto argitaratuko ditu xehetasunak Zumaiako Udalak.
Edonola ere, udako kultur egitarauaren baitan bestelako ekitaldian izango dira datozen egunotan: uztailaren 23an Unidad Alavesak kontzertua esainiko du Sagarbiden (sarrerak ostiral honetatik aurrera egongo dira salgai turismo bulegoan): uztailaren 24an haurrek Kontu kantari kontzertuaz gozatu ahal izango dute Sagarbiden (gonbidapenak uztailaren 23tik aurrera eskuratu ahal izango dira, turismo bulegoan). Ekitaldi gehiagoren berri, AGENDA atalean.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- Udazkena bero dator Aita Mari antzokira 2024/09/20