Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua

2024/11/12

Zumaiako Udalak kirol arloko zerbitzuak eskaintzeko kontratua lizitaziora atera du. Eskaintzak aurkezteko epea abenduaren 5ean itxiko da, arratsaldeko 15:00etan.

Zumaiako Udaleko Osoko Bilkurak, 2024ko urriaren 31ko saioan, kirol instalazioetan hainbat zerbitzu kontratatzeko lizitazioa onartu zuen aho batez. Zerbitzuen kontratuak 2.846.125,28 euroko balio zenbatetsia du, eta urteko gehieneko aurrekontua 860.952,89 eurokoa izango da BEZa barne. Zerbitzuak barne hartzen ditu jarduerak, harrera, garbiketa, mantenua, igerilekuko sorospen zerbitzua ,administrazioa eta koordinazioa, besteak beste.

Prozedura irekia bidez egingo da prozesua, eta interesdunek beren eskaintzak abenduaren 5a baino lehen aurkeztu beharko dituzte (arratsaldeko 15:00ak baino lehen). Dokumentazio guztia Zumaiako kontratugileen profilean ikus daiteke, eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

> Kontratzailaren profila