Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan
Jai Alai Masters Series txapelketa jokatuko dute apirilaren 14an, 21ean eta San Telmo egunean, eta hiru zumaiar ere ariko dira: Frida Watkins, Imanol Lopez eta Unai Uranga. San Telmo bezperan, apirilaren 27an, eskuzko buruz buruko final-laurdenetako partida izango da, eta binakako beste bat, goi-mailako pilotariekin.
Aitzuri pilotalekuan, aurten ere pilota jaialdi ikusgarriak antolatu ditu Udalak zesta puntako Eraman Jai Alai enpresarekin eta esku pilotako Aspe enpresarekin elkarlanean. Datozen bi asteetan, pilotazaleak gozatu ederra hartzeko aukera izango du. Zesta puntan, Zumaia Jai Alai Masters txapelketaren bigarren edizioa jokatuko dute hamasei pilotarik: lehen aldiz, zortzi emakumezkok, eta beste horrenbeste gizonezkok. Tartean izango dira hiru zumaiar: Frida Watkins, Imanol Lopez eta Unai Uranga.
Datorren astelehenean, apirilaren 14an emango zaio hasiera txapelketari, 19:00etan. Bi partida hauek jokatuko dituzte: Sorozabal-Maialen / Ihart-Frida, eta Olharan-Lopez / Urreisti-Manci. Apirilaren 21ean izango dira bigarren finalerdiak, 19:00etan hauek ere: Elaia-Oaia / Helena-Maia, eta Barandika-Zabala / Erkiaga-Uranga. Bikote hau da, hain zuzen, iazko txapelketako irabazlea, eta txapelari eusteko aukera izango dute aurten. Finalak San Telmo egunean izango dira, apirilaren 28an, 19:00etan.
Sarrerak eta hiru jaialdietarako bonoak webgune honetan daude salgai: https://www.eramanjaialai.com/sarrerak-entradas/
Hiru egunetarako bonoak 30 € balio ditu, eta sarrerak jaialdika erosiz gero, finalerdi bakoitza 10€ da, eta finala 15€.
Esku pilotako jaialdiari dagokionez, San Telmo bezperan jokatuko dute, apirilaren 27an, 17:15ean. Bi partida izango dira: batean, buruz buruko txapelketa nagusian, final-laudenetako ligaxkako bigarren jardunaldian, Peio Etxeberriak Iñaki Artola edo Aitor Elordi izango du kontrario. Binakako partidan, Ezkurdia-Zabaleta ariko dira batetik, eta Peña II.a-Mariezkurrena, bestetik.
Jaialdi honetarako sarrerak ere salgai daude, beste webgune honetan: https://entradasfronton.com/.
Sarrerak 25€ eta 30€ balio dute.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



