Familien arteko jolasak egingo dituzte Ludotekan martxoaren 20an

2022/03/11

LH1-6 bitarteko haurrak eta haien familiak elkartuko dira, 17:00etatik 19:30era bitartean. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 14tik 17ra bitartean eman beharko dute izena.

Ludotekan, Familia giroan egitasmoaren baitan, familia arteko jolasak egingo dituzte martxoaren 20an (igandea). Saioa LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat izango da. Haurren anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute tailerrean eta derrigorrezkoa izango da haurrak heldu batekin bertaratzea.

Plazak mugatuak dira eta martxoaren 14tik 17ra bitartean eman beharko da izena, Ludotekan bertan.