Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan
Egun osoko egitaraua izango da larunbat honetan, ekainaren 1ean. Mugikortasun jasangarria sustatu, jarduera fisiko osasuntsua bultzatu eta aisialdi modu berriak ezagutzea ditu helburu ekimenak.
Mugimendu handiko eguna izango da larunbat hau, izan ere, bi hitzordu garrantzitsu izango ditugu herrian: Euskal Herriko Joaldunen Topaketak, eta urtero herrian egin ohi dugun Bizikleta Eguna. Horiek horrela, zumaiarrek askotariko ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.
Bizikleta Egunaren barruan, goizeko 09:30etik 18:00etara bitartean egitarau zabala izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Haur, gazte eta helduei zuzendutakoa izango da Bizikleta Eguna, eta helburuak dira mugikortasun jasangarria sustatu, jarduera fisiko osasuntsua bultzatu eta aisialdi modu berriak ezagutaraztea dira.
Bi irteerarekin hasiko dute eguna: 09:30ean abiatuko dira 12 urtetik gorako gazte eta helduak, eta 10:00etan izango da haurren txanda. Horiek guztiek mendiko bizikleta eta kaskoa beharko dituzte irteeran parte hartzeko. Parte hartzaile guztiei ogitartekoa banatuko zaie 12:00etan, eta 14:30ean elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute.
Lehenago, 12:30ean, Julen Saenz eskolaren eskutik trial ikuskizuna izango da, eta, jarraian, trial modalitatea probatzeko aukera izango dute herritar guztiek. Arratsaldean jarraituko du egitarauak, alebin eta infantil mailako txirrindularitza txapelketarekin, eta sari banaketarekin.
Egitaraua:

Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Haurrak
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



