Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea
4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta musikaren esparru desberdinak ezagutzeko aukera izango dute partaideek. Izen-ematea zabalik dago, ekainaren 16ra arte.
Musika udalekuak uztailaren 15etik 26era bitartean egingo dira aurtengoan, 09:30etik 13:00etara bitartean. HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza da honakoa, eta musika ikasten ari direnek zein ikasketa formalik jasotzen ez dutenek parte hartu ahal izango dute.
Partaideek musikaren esparru desbedinak ezagutzeko aukera izango dute, baina, musika ez ezik, dantza nahiz askotariko jolasetarako tartea ere izango dute partaideek. Musika udalekuek 40. Musika Jaialdiari ateak zabalduko diote.
Izen-ematea
Parte hartu nahi dutenek eskuorria bete beharko dituzte, eta, ordainagiriarekin batera entregatu, ekainaren 16a baino lehen. Bi aukera izango dituzte horretarako: Alondegia kultur etxean entregatzea (astelehenetik ostiralera, 09:30-14:00 bitartean), edo, e-mail bat bidaltzea (alondegia@zumaia.eus).
> Izen-emate orria
Albiste erlazionatuak
Herri hezitzailea
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



