Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an

2024/06/11

Bi bilera egingo dituzte: 17:00etan euskaraz; eta, 17:45ean gazteleraz. Bi saioak Aita Mari zine aretoan izango dira.

OHARRA: Gurasoei bidalitako gutunean bilera ekainaren 19an izango zela jartzen du, baina informazio okerra da. Bi bilerak hilaren 20an (osteguna) izango dira.

Aurtengo udan Zumaian egingo diren Udaleku Irekietan parte hartuko duten haurren guraso eta tutoreekin bilera egingo dute Ludotekako hezitzaileek. Bileran, euren haurra zein taldetan egongo den esango diete gurasoei, eta ildo beretik, udalekuetako programazioaren berri emango zaie.

Hala, ekainaren 20an (osteguna) bi bilera egingo dituzte. Lehenengoa euskaraz izango da, 17:00etan; bigarrena, gazteleraz, 17:45ean. Bi saioak Aita Mari zine aretoan izango dira. Udalekuen inguruko zenbait gai landuko dituzte bileran eta zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izateaz gain, gurasoek dituzten galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.

Zalantzarik izatekotan, gurasoak Ludotekako hezitzaileekin harremanetan jarri daitezke, ludoteka@zumaia.eus e-mailera idatzita edo 943143264 telefono zenbakira deituta.