Bigarren mailako idazkari lanpostua betetzeko hautaketa prozesua abiatu du Udalak

2022/03/29

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 30etik maiatzaren 2ra bitartean egongo da zabalik.

Zumaiako Udalean hutsik geratu den Idazkari lanpostua (bigarren mailakoa), bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia egin du Zumaiako Udalak. Oposizio-lehiaketa sistemaren bitartez egingo da, plaza hori gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batek bete arte. 

Prozesuan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 30etik maiatzaren 2ra bitartean egongo da zabalik, oinarrietan zehaztutako moduetako batean.

> Oinarriak
> Eskaera orria
Egoitza telematikoa

 

>> Deialdiari buruzko informazio guztia: IDAZKARI LANPOSTUA (BIGARREN MAILAKOA) BITARTEKO FUNTZIONARIO BATEK BETETZEKO HAUTAKETA PROZESUA