Ludotekako haur teknikari laguntzailearen plaza eta hezitzaileen bi plaza betetzeko izendapen proposamenak argitaratuta
Merezimenduen behin betiko balorazioak eta izendapen proposamena jasotzen duen ebazpena argitaratu da dagoeneko. Hautagaiek otsailaren 2tik 29ra arteko tartea dute baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentuak udal erregistroan aurkezteko.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Deialdi horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu zituen Udalak. Beharrezko pauso guztiak beteta, merezimenduen behin betiko balorazioak eta izendapen proposamena jasotzen duen ebazpena igorri ditu epaimahaiak. Horiek horrela, izendatutako hautagaiek 20 egun naturaleko epea dute eskatzen den dokumentazioa aurkezteko (otsailaren 2tik 29ra bitartean egin beharko dute).
Lotura hauetan ikus daiteke informazio guztia:
> Haur teknikari laguntzailea hautatzeko prozesua
> Ludotekako hezitzaileak hautatzeko prozesua (bi plaza)
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Udazaintza zerbitzuko hezitzaileen hautaketa prozesuko behin behineko puntuazioak ikusgai 2024/05/14
- Gizarte langilea plaza behin betiko izaeraz betetzeko prozesuaren barruan oposizio aldiko lehenengo probaren behin behineko puntuazioak ikusgai daude 2024/05/14
- Udal eraikinen garbitzaile bat kontratatzeko deialdiaren barruan behin betiko emaitzak argitaratu dira 2024/05/09
- Ikusgai daude udalekuetako begiraleen hautaketa prozesuko behin betiko emaitzak 2024/05/08