Boxeo ikuskizuna izango da Zumaian ekainaren 1ean

2024/05/24

Sarrerak kiroldegian eros daitezke, 15 euroren truke. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.

Boxeo ikuskizuna izango dugu herrian ekainaren 1ean, Aitzuri pilotalekuan, 19:00etatik aurrera. Herriko zein kanpoko boxeolariak izango ditugu ringean. Zumaia Cuban Boxing elkarteak eta Zumaiako Udalak elkarlanean antolatu dute ekitaldia, herriko komertzio ugariren babesarekin.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, kiroldegian, 15 euroren truke. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, Aitzuri pilotalekuko lehiatilan, 16:00etatik aurrera.

BOXEO VELADA 24_K_page-0001.jpg