Festetan kaleko salmentan jarduteko baimenak eskatzeko epea urtarrilaren 30an zabalduko da
Eskaera epea zabalik egongo da otsailaren urtarrilaren 30etik otsailaren17ra.
Santelmoetan eta sanpedroetan Gernika parkean salmenta postuak jartzeko baldintzak argitaratu ditu Zumaiak Udalak. Eskatzaile bakoitzari postu bakarra jartzea baimenduko zaio, eta gehienez 15 postu egotea baimenduko du Udalak. Baimena eskuratzen dutenek, bi jaietan postua jartzeko baimena izango dute.
Interesdunek baimen eskaera orria beteta aurkeztu beharko dute udaletxean edo modu telematikoan, bestelako dokumenturik gabe. Bertan, garbi utzi beharko dute postua jartzeko ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela.
> Eskaera aurkezteko epea: urtarrilak 10-otsailak 17
Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Udalak zozketa egingo du otsailaren 24an eta otsailaren 27an baimendutakoen zerrenda argitaratuko du. Baimendutako eskatzaileek otsailaren 28tik martxoaren 17ra bitartean baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten dokumentazioa eta ordain agiria aurkeztu beharko dituzte
> Baldintzak eta eskaera orria
Albiste erlazionatuak
Festak
- Euskal Jai egunean lan egiteko deialdia herriko taldeei 2024/07/08
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
- Zabalik dago auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzen deialdia 2024/06/11