2021eko botiken txanden ordutegia eta egutegi fiskala eskuragarri daude hainbat udal eraikinetan

2021/03/11

Udaletxean, Udaltzaingoaren egoitzan (Fielatoan), turismo bulegoan eta Brankan eskutu daitezke bi egutegiak. Internet bidez ere kontsultatu daitezke, zumaia.eus webgunean.

Zumaiako Udalak, urtero bezala, etxe guztietara bidali zituen 2021eko botiken txanden ordutegia eta egutegi fiskala. Edonola ere, zenbait udal eraikinetan egutegiok eskuragarri jarri ditu. Udaletxean, Fielatoan, turismo bulegoan eta Branka eraikinean eskuratu ahal izango dira egutegiak.

Internet bidez ere kontsultatu daitezke bi egutegiak:

2021eko botiken txanden ordutegia

2021eko zerga egutegia