Abenduaren 1etik 31ra bitartean eskatu beharko dira udal tasa eta zergetan aurreikusitako hobariak
Zalantzak argitzeko, jo Herritarren Arreta Zerbitzura: udaletxean 08:00etatik 14:00etara bitartean, edo 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.
Zumaiako udalak zerga eta tasen karga arintzeko eta herritar zaurgarrienen babesa indartzeko hainbat hobari eskaintzen ditu urtero. Aurten, hobari horiek eskatzeko epea urtarriletik abendura aurreratzea erabaki da, hau da, eskaerak abenduaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira. Epe-aldaketa hau zerga eta tasen hobariak kudeatzeko barne-prozesuak optimizatzeko helburuarekin egin da, udal baliabideen erabilera eraginkorragoa lortzeko.
Familia ugariek etxebizitzarekin lotutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari, eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkien hobariak eskatu ditzakete, baita udal zerbitzuetako tasen gainekoak ere (ikastaroak edota ludotekako kuotak daude horien barruan). Bestelako hobariak ere eska daitezke: Bizigune programari lotutakoa eta energia aprobetxamendu sistemarena.
Ondoko dokumentu honetan ikus daiteke herritarrek eska ditzaketen hobarien zerrenda, modu labur eta errazean jasota. Edonola ere, zalantzak izatekotan, jo Herritarren Arreta Zerbitzura: udaletxean 08:00etatik 14:00etara bitartean, edo 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.
> Ordenantza fiskalak 2025
Nola egin eskaera?
- Udaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan (08:00-14:30)
- Posta-bulegoetan (ziurtagiri irekiaren bidez)
- Telematikoki, herritarren atariaren bidez Zergak eta tasak atalean
Aurkeztu beharreko dokumentuak
2022an egindako aldaketari esker, herritarrek jada ez dute orain arte aurkezten zituzten dokumentu guztiak aurkeztu beharko. Udalari baimena eman beharko diote beraien izenean dokumentazio hori kontsultatzeko (eskaera orrian horretarako dagoen atala sinatuz), edo, aurka badago, horrela adierazi beharko du eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du. Edonola ere, beharrezkoa izango da eskaera orria, eta ordenantza fiskalean zehazten diren dokumentuak aurkeztea.
Albiste erlazionatuak
Ogasuna
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Udalbatzak 2025erako aurrekontuak eztabaidatuko ditu osteguneko osoko bilkuran 2024/11/26
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20