2022ko botiken txanden ordutegia eta egutegi fiskala eskuragarri daude hainbat udal eraikinetan

2022/02/03

Udaletxean, Udaltzaingoaren egoitzan, turismo bulegoan eta Brankan eskutu daitezke bi egutegiak. Internet bidez ere kontsultatu daitezke, zumaia.eus webgunean.

Zumaiako Udalak, urtero bezala, etxe guztietara bidali zituen 2022ko botiken txanden ordutegia eta egutegi fiskala. Edonola ere, zenbait udal eraikinetan egutegiok eskuragarri jarri ditu. Udaletxean, Fielatoan, turismo bulegoan eta Branka eraikinean eskuratu ahal izango dira egutegiak.

Internet bidez ere kontsultatu daitezke bi egutegiak:

2022ko botiken guardia txanden ordutegia

> 2022ko zerga egutegia