Abuztuaren 18an zabalduko da Olarro Eguneko azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea

2025/08/14

Irailaren 2a baino lehen aurkeztu beharko da eskaera: aurrez aurre udaletxean zein Alondegian, edo egoitza elektronikoaren bidez.

Olagarroa, gastronomia eta itsas munduaren festa izango da Zumaian irailaren 20an. Olagarro-brotxetak dastatzeko aukera izango da txosnetan, herri bazkaria izango da eguerdian, eta egun osoan zehar musika, dantza eta festa giroa izango dira nagusi. Gainera, itas munduarekin lotutako azoka ere izango dugu herrian.

Azokan parte hartu ahal izango dute itsasoko bizitzarekin, elikagaiekin edota produktuekin zerikusia duten postuak jartzen dituztenek. Eskabidea eta postuari buruzko informazioa (argazkiekin batera, dokumentu bakarrean) aurkeztu beharko dira.

Aurkezteko moduak:

  • Egoitza elektronikoaren bidez

  • Aurrez aurre:

    • Udaletxean, astelehenetik ostiralera 08:00-14:00

    • Alondegiako 1. solairuan (Erribera kalea 23), astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 (udako ordutegia)

Postuen aukeraketa irailaren 9rako egingo da, eta erantzuna e-mail bidez bidaliko da.