Irailaren 1ean zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan parte hartzeko izen-ematea

2025/08/17

Irailaren 20an izango da 2025eko Olarro Eguna, eta, urtero bezala, batel estropadak izango dira aurten ere. Irailaren 1etik 17ra bitartean eman ahal izango da izena, Lubaki kiroldegian.

Olarro Eguneko XVII. bandera banatuko dute irailaren 20an jokatuko den batel estropadan. Izen-ematea irailaren 1ean zabalduko dute eta hilaren 17ra bitartean egongo da zabalik. Lubaki kiroldegian entregatu beharko da izen-emate orria.

Taldeak 4 kidekoak izango dira, eta horietatik gutxienez bi zumaiarrak izan beharko dira bandera irabazteko. Talde bakoitzak arduradun bat izendatu eta haren telefono zenbakia eman beharko du. Irabazleek bandera eta Geoparkeak eskainitako bisita gidatua jasoko dituzte; gainera, emakumeen partaidetza saritzeko bandera berezia banatuko da, eta parte-hartzaile guztien artean bisita gidatu baten zozketa egingo da.

Izen-ematea:

  • Epea: irailak 1-17, biak barne.
  • Lubaki kiroldegian

  • Nahitaezkoa da izen-emate orria betetzea, eta behin izena emanda, parte-hartzeko konpromisoa hartzen da.

  • Parte-hartzaileen gutxieneko adina: 13 urte (2025eko abenduaren 31n duten adina kontuan hartuta)

> Izen-emate orria 
> XVIII. batel estropada: araudia

Entrenamenduak:

irailaren 1etik 19ra Lasuna txalupa erabiltzeko aukera egongo da. Horretarako, turismo bulegoan, 943 143 396 telefonoan edo www.zumaia.eus webgunean egin daiteke eskaera, betiere izena eman ondoren.

> Lasuna batela erabiltzeko baldintzak 
> Entrenamenduen ordutegia

 

Olarro Egunean lan egiteko deialdia zabalik, abuztuak 20 arte

Urtero bezala txosnetan zein herri bazkarian lan egiteko herriko elkarteen laguntza beharko du Udalak beste urte batez. Interesa duten elkarteek turismo bulegoan eman beharko da izena abuztuaren 20a (igandea) baino lehen. Horretarako, 943 14 3396 telefono zenbakira deitu edo turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi beharko dute elkarteek.