Adineko pertsonen aurkako lapurreta eta iruzurrei buruzko hitzaldia izango da asteartean

2026/10/29

Adineko pertsonei zuzenduriko programazioaren barruan antolatu dute lapurretei eta iruzurrei buruzko saioa. Prebentzio neurriak eta saihesteko jarraibideak emango dituzte han.

Adinekoek pairatu ohi dituzten lapurreta eta iruzurren inguruko hitzaldia izango da datorren asteartean, azaroak 3. Prebentzio neurriak azalduko dituzte saioan, baita lapurretak eta iruzurrak saihesteko jarraibide praktikoak eman ere. 

Hogarrean izango da solasaldia, 11:00tan. Izena emateko, Gizarte Zerbitzuetara jotzeko eskatu dute (Branka: 943-86 22 00 / brankaharrera@zumaia.eus).

Albiste erlazionatuak