Ikasturte berrirako adinekoentzako eskaintza prest dute Gizarte Zerbitzuek

2026/08/31

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek adineko herritarren ongizatea, autonomia eta harreman sozialak sustatzeko hainbat programa eta zerbitzu eskaintzen dituzte. 2026/2027 ikasturtean izango diren hainbat zerbitzuren berri eman dute.

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek adineko herritarren autonomia, ongizate fisiko eta emozionala eta gizarte-harremanak sustatzeko hainbat programa eta zerbitzu eskaintzen dituzte urtean zehar. Ekimen hauen bidez, herritarren parte-hartzea bultzatu, eguneroko bizitzan autonomia indartu eta bakardadea edo gizarte-isolamendua bezalako egoerei aurre egiteko laguntza eta baliabideak eskaintzen dira.

Datozen hilabeteetan, estimulazio kognitiboko tailerra eta Tipi-Tapa ibilaldiak egingo dira, eta Itsasargia eguneko arreta zerbitzua ere herritarren eskura egongo da, goizez zein arratsaldez. Hiru ekimenek ikuspegi ezberdinetatik lantzen dute adinekoen bizi-kalitatea hobetzea, jarduera fisikoa eta kognitiboa, harreman sozialak eta ongizate emozionala sustatuz.

Estimulazio kognitiboko tailerra

Urriaren 5etik abenduaren 15era, Hogarrean.

  • 1. taldea: 16:00-17:00
  • 2. taldea: 17:10-18:10
  • Matrikula: 11 €
  • Izen-ematea: abuztuaren 31tik irailaren 11ra

Oroimena aktibo mantentzeko ariketak eta jarduerak egingo dira.

Izen-ematea Gizarte Zerbitzuen bulegoetan edo online egin daiteke. Eskaera-orria eta banku-titulartasunaren dokumentua aurkeztu beharko dira.

Tipi-Tapa ibilaldiak

Asteazkenero, 10:00etan, Beheko Plazan.

Taldean eta boluntarioen laguntzarekin egiten diren osasun-ibilaldiak dira. Jarduera fisikoa sustatzeaz gain, herritarren arteko harremanak eta komunitate-sarea indartzea dute helburu.

Izen-ematea urte osoan zehar egin daiteke Gizarte Zerbitzuen bulegoetan.

Itsasargia eguneko arreta zerbitzua

65 urtetik gorako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, bereziki mendekotasun-arriskuan edo mendekotasun arinean daudenei, baita hauskortasun-, bakardade- edo isolamendu-egoeran daudenei edo zailtasun pertsonalak bizi dituztenei ere.

Zerbitzuan taldeko jarduerak, banakako jarraipena, esku-hartze psikosoziala eta bidelaguntza eskaintzen dira, besteak beste. Autonomia, osasun fisiko eta kognitiboa, harreman sozialak eta ongizate emozionala lantzen dira.

  • Goizez: astelehenetik ostiralera, 10:30-12:30, Hogarreko 2. solairuan.
  • Arratsaldez: astearte eta ostegunetan, 16:00-18:00, Brankan (Aizkorri kalea, 4).

Informazio gehiago

Informazio gehiago edo izen-ematea egiteko, Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo daiteke:

943-86 22 00
brankaharrera@zumaia.eus