Uztailaren 12ko hauteskundeetan Aitzuri pilotalekuan eta Oxford aretoan emango dute botoa zumaiarrek

2020/07/07

Osasun eta prebentzio neurriak betetzeko Zumaian ere hauteslekuak aldatu behar izan dituzte. Igandean Aitzuri pilotalekuan eta Oxford aretoan eman beharko dute botoa zumaiarrek.

Uztailaren 12an, igande honetan, izango dira Eusko Jaurlaritzarako Hauteskundeak. Boto-txartelean bidali dituzte kokapen berrien inguruko zehaztapenak, baina Udalaren izenean berriro gogorarazi dute hauteslekuen kokapena aldatu dutela, segurtasun eta prebentzio neurriak betetzeko.

Hala, zumaiarrek ez dute ohiko lekuetan bozkatuko: Gizarte Zentroko (Hogarreko) mahaiak Alondegiko Oxford aretora mugituko dituzte; Herri Eskolan egon ohi diren mahaiak, berriz, Aitzuri pilotalekuan egongo dira igandean.