Ane Azkuek irabazi du inauterietako kartel lehiaketako herritarren saria
Zumaiako tabernetako batean bi lagunentzako otordua egiteko txartela lortu du Ane Azkuek.
Ane Azkue zumaiarrak jaso du boto gehien 2024ko inauterietako kartel lehiaketako herritarren sarian. Hori horrela, Zumaiako tabernetako batean bi lagunentzako otordua egiteko txartela eskuratuko du irabazleak.
Zumaiako Udalak urtero antolatzen du inauterietako kartel lehiaketa. Aurtengo mozorroen festa iragarri duen kartela Iolande Ostolazak egindakoa izan da, epaimahaiak hala aukeratuta. 300 euroko bonoa eskuratu zuen honek.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24
- Zabalik dago auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzen deialdia 2025/06/24



