Asteburu honetan egingo dute herriko merkatariek Outlet Azoka

2010/03/02

Joan den asteburuan bertan behera geratu zen Zumaiako merkatarien Stock-Outlet azoka haizete gogorrengatik. Horren ordez, asteburu honetan egingo dute. Egitaraua berdin mantenduko da.

 

Iragan den asteburuan zen egitekoa Zumaiako merkatarien Outlet azoka baina bertan behera gelditu zen haizete gogorrak medio. Horren aurrean, erabakia hartu dute dagoeneko herriko merkatariek. Asteburu honetan egingo dute Outlet azoka, larunbat eta igandean. Kantauri plazan prestatuko dituzte postuak eta bi egunetan 10:00etatik 20:00etarako ordutegian egongo da zabalik azoka.

 Guztira, herriko 18 merkatarik jarriko dute stand-a azokan eta erosketak egiten dituztenen artean 20 euroko 30 txartel oparituko dituzte. Egitaraua berdin mantenduko da.