Asteburuan, Sanpedroak

2014/06/27

Festaz gozatzeko aukera ugari izango da datozen egunotan.

Asteburuan izango dira Sanpedroak, eta ekitaldi ugari eta festa giroa espero dira Zumaian. Festak direla eta, hainbat ohar ditu udalak herritarrei gogorarazteko.

Agendari dagokionez, gogoratu nahi da, buruhandiak bihar eguerdian izango direla, txupinazo ondoren, eta ez ohi den bezala arratsaldeko 18:00etan.

Horretaz gain, su artifizialak Burdinezko zubitik botako direla eta, hainbat gomendio eman ditu Udalak, eta horiek errespetatzeko eta arduraz jokatzeko eskatu nahi da.

Eta gogoratu, Beheko Plazaren lehen fasea bukatuta, Plazaren zatirik gehiena irekita dago dagoeneko, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan. Beraz, ongi pasatzeko ez dago aitzakiarik.

 

Agenda

 

Ekainak 27, ostirala

18:30 Odietan XVI. Pilota txapelketa herrikoiaren finalak, buruz buru eskuz

o   18:30 Norgehiagoka 3. eta 4. postuak erabakitzeko

o   19:15 Finala eta sari banaketa

 

Ekainak 28, larunbata

12:00 Udaletxean txupinazoa

Jarraian erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta

13:00 Kofradian, jota ikuskizuna: Raíces Navarras

18:00 Kofradian, haur festa: Txorotxaranga

18:30 Odietan I. Pilota txapelketa herrikoia palaz

o   18.30 Emakumezkoen binakako finala

o   19.15 Gizonezkoen buruz buruko finala eta sari banaketak

18:30  Kumbalaye batukadarekin kalejira

18:45 Sagarbidetik, Sanpedroetako danborradaren irteera.

Iluntzean dultzaineroak

20:00 Udaletxean, herriko bandera jasotzea

Aurten danborradak omenduko duen taldea: Zumaiako Odol Emaileen Elkartea

22:00 Kiroldegian, Boxeo Gaua

22:30 Amaiako plazan, rock kontzertua: Pecozza United, Tutan Come On eta DJa

23:00 Kofradian, berbena  Obaneuke taldearekin

 

Ekainak 29, igandea

9:00 Tolosako dultzaineroekin goiz soinua

11:00 Prozesioa eta ondoren Meza Nagusia

11:30 Gernika Parkean, Gipuzkoako Arraza Libreko Artzain-txakur 2. kanporaketa

Ordu berean Tolosako Dultzaineroen kalejirak

13:00 Eusebio Gurrutxaga plazan, Udal Musika Bandaren kontzertua

18:00 Torreberrin, Kondaira baten truke haur antzerkia (euria egingo balu Aita Marin)

18:30 Jainekin txarangaren kalejira

19:30 Odietan, herri kirolak

Ordu berean Tolosako Dultzaineroen kalejirak

22:30 Kofradian, gaztetxoen diskoteka Oihan Vegarekin

23:00 Su artifizialak Zaragozana piroteknia etxearen eskutik

Jarraian Tolosako Dultzaineroen kalejira Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara

Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin

 

Ekainak 30, astelehena

16:30-20:00 Ondartxo plazan, puzgarriak eta parke berezia haurrentzat

19:30 Mariatxien kalejira

22:30 Eusebio Gurrutxaga plazan, Mariatxien kontzertua: Mariachi Imperial “Elegancia mexicana”