Azken erailketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena
Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak ostiral honetarako egindako elkarretaratze deialdiarekin.
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Tuteran gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Indarkeria sexistaren ondorioz urte honetan Euskal Herrian eraildako lehenengo emakumea da. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak egindako elkarretaratze deialdira eta dei egiten die herritar guztiei ekitaldi horietan parte hartzera. Elkarretaratzea ostiral honetan izango da, 20:00etan Saregileen plazan.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17



