Azken hilketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena

2021/01/04
Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak gaurko egindako elkarretaratze deialdiarekin eta dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera. Mobilizazioa 19:00etan izango da, Beheko plazan.

Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Marian Ibarluzea arrasatearraren erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.

Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak gaur 19:00tarako egindako elkarretaratze deialdiarekin eta dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera.