Badator Kuadrillen eguna
Bihar (larunbata) izango da Zumaiako kuadrillen egun handia. Goizean goizetik, gaueko ordu txikiak arte, kuadrillek euren neurrirako festa izango dute. Aurtengoan berrikuntza eta guzti dator gainera: kuadrillen arteko herri kirol txapelketa jokatuko da, lehenbizikoz. Jaiak jai, eraso sexistarik ez dela onartuko gogora arazi nahi du Berdintasun sailak.
Badator abuztuko zita garrantzitsuenetarikoa. Bihar (larunbata) izango da Kuadrillen eguna Zumaian, eta herriko kuadrillek egun osoko festa izango dute. Goizean goizetik izango dira, gainera, berrikuntzak: herri kirol txapelketa jokatuko da, aurreneko aldiz.
Festaz gozatzea eta ondo pasatzea opa die zumaiarrei Udalak, baina Berdintasun sailak gogora arazi nahi du eraso sexistek tokirik ez dutela jaietan, eta jarduera horien kontrako jarrera eskatu die herritarrei.
Hona hemen, jarraian, biharko egitarau osoa:
10:30ean, koadrillen arteko herri kirol txapelketa.
12:00etan, BIZI poteoa.
14:30ean, herri bazkaria, eta ondoren Gaztetxeak antolatutako jolasak.
17:00etan, puzgarriak Ondartxo plazan.
18:00etan, Tatxin eta Tatxan pailazoak, Ondartxo plazan.
19:00etan, Ondartxon, karaokea.
22:30ean, kontzeratua, Siroka eta Marianitoz Blai, Odietan.
23:30ean, kofradian, diskoteka 70 eta 80ko hamarkadetako musikarekin.



