Bertakoen aparkaleku guneak indarrean egongo dira asteburu honetatik aurrera

2023/03/13

Ekainaren 15a bitartean egongo da indarrean TAOren udaberriko sistema. Iazko bertakoen txartelak balioa izango dute ordura arte, eta tarte honetan txartela behar duenak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko du.

Martxoaren 15ean sartuko da indarrean TAOren udaberriko aldia, eta, ondorioz, asteburu honetatik aurrera indarrean egongo dira bertakoen guneak. Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du ekainaren 15era bitartean iazko bertakoen TAO txartelek balio osoa izango dutela.

Tarte honetan txartel berria behar dutenek (erroldan edo matrikulan aldaketak egin izanagatik, edota txartela lehen aldiz ateratzeko, besteak beste) udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko dute.

TAO 2023:
martxoak 15-ekainak 14

> Ikus mapa

UDABERRIA (2023/03/15-2023/06/14) eta UDAZKENA (2023/09/16-2023/11/04)

ARAUAK

Bertakoentzako gordetako guneak

MARRA ZURIAK |  1. GUNEA: Zubitxikitik barrura | 2. GUNEA: Zubitxikitik kanpora | 3. GUNEA Larretxo auzunea.

Bertako bakoitzak bere guneak bakarrik aparkatu dezake.

> Astelehenetik ostiralera edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

> Asteburu eta jaiegunetan bertokoek bakarrik aparka dezakete.

Errotazio azkarreko guneak

MARRA URDINAK ETA GORRIAK (GEHIENEZ 3 ORDU)

Bertakoen bereizgarrietako bat dutenek aparkatzeko lehen 90 minutuak doan izango dituzte, betiere makinatik tiketa hartuta. 3 orduko gehienezko mugara heldu nahi izanez gero, aldea ordaindu beharko da.

Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik, Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plaza

 

> Egunero, 10:00-20:00

> Ordainduta, gehienez 3 ordu.

Merkatua (foruen plaza)

> Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00

> Larunbatetan: 08:00-12:30

> GEHIENEZ 30 minutu

> Gainerako ordu eta egunetan, zonalde horretako bereizgarria dutenek aparkatu ahal izango dute bakarrik.

Osasun-zentroa

 

> Astelehenetik ostiralera: 08:00-17:00

 

> Larunbat, igande eta jaiegunetan: edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

Alai auzunea (Izustarri kalea)

> Edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

Txomin Agirre (zubi-txikitik Moilaberriko zubira doan tartea), arrapalako gunea eta Manoli txiki aurreko gunea

> Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00-20:00

> Ordainduta, gehienez 3 ordu.

> Astelehenetik ostiralera edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

Errotazio ertaineko guneak

MARRA URDINAK (GEHIENEZ 10 ORDU)

 

Itsas kiroldegia, Axular ibiltokia, Sagarbidea-Lubaki (GKN) eta kiroldegi aurreko aparkalekuak

> Edonork aparkatu dezake doan eta mugarik gabe.