Bertakoen aparkaleku guneak asteburu eta jai-egunetan indarrean egongo dira asteburu honetatik aurrera
Ekainaren 14ra bitartean egongo da indarrean TAOren udaberriko sistema. Iazko bertakoen txartelak balioa izango dute ordura arte, eta tarte honetan txartela behar duenak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko du.
Martxoaren 15ean sartuko da indarrean TAOren udaberriko aldia, eta, ondorioz, asteburu eta jaiegunetan indarrean egongo dira bertakoen guneak. Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du ekainaren 14ra bitartean iazko bertakoen TAO txartelek balio osoa izango dutela.
Tarte honetan txartel berria behar dutenek (erroldan edo matrikulan aldaketak egin izanagatik, edota txartela lehen aldiz ateratzeko, besteak beste) udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko dute.
> Ikus mapa
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
Trafikoa
- Basustabidean zirkulazio aldaketak izango dira datorren astetik aurrera, ETSren obrak tarteko 2025/04/16
- Kiroldegi aldameneko errepidea eta oinezkoen bidea itxita egongo dira apirilaren 9an, instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko lanak tarteko 2025/04/07
- Autobusek ez dute Txomin Agirre kaian geldialdirik egingo apirilaren 12tik maiatzaren 5era bitartean 2025/04/07
- Trafikoa etengo da datorren asteazkenean, Euskal Herriko Itzulia dela-eta 2025/04/04