Asfaltatze lanak tarteko, hurrengo astean ezin izango da ibilgailurik sartu tren geltokiaren goiko eremuan
Martxoaren 3tik 7ra bitartean, ibilgailuek (autobusek zein autoek) ezin izango dute bertara sartu, eta autobusek ez dute geltokiko ohiko geralekuan geldialdirik egingo.
Eusko Trenbide Sarea Zumaiako tren geltokian egiten ari den berrikuntzen barruan tren geltokiaren kanpoko eremua asfaltatuko dute datorren astean.
Obra hauek tarteko, martxoaren 3tik martxoaren 7ra bitartean, autobusak eta gainerako ibilgailuak ezingo dira erantsitako planoan markatutako eremura sartu. Halaber, autobusek ez dute geldialdirik egingo tren geltokiaren pareko ohiko geralekuan.

Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



