Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira datorren astean, grua bat jarri behar dutelako
Kale Nagusia trafikoarentzat itxita egongo da otsailaren 3tik 7ra, etxebizitza batean egin behar dituzten obrak tarteko grua bat sartu behar dutelako. Ohiko ibilgailuak Olazabal Idazkariaren kaletik igaro ahal izango dira tarte horretan; kamioiek, aldiz, debekatuta izango dute sarrera.
Datorren astelehenetik ostiralera trafikoarentzako itxita egongo da Kale Nagusia (San Joan iturritik udaletxera doan bidea). Zehazki, goizeko 08:00etatik arratsalderako 18:00tara bitartean egongo da itxita. Alde Zaharreko etxebizitza batean konponketa obrak egin bhear dituzte, eta obra bat sartu behar dute lan horiek egiteko.
Tarte horretan, ohiko ibilgailuek Olazabal Idazkariaren kaletik pasa ahal izango dute. Oinezkoen kasuan, ez du eraginik izango bide mozketak. Normalean kamioiak erabiltzen dituzten enpresa eta jarduerekin harremanetan jarri da udaltzaingoa, kamioientzat sarrera itxita egongo dela adierazteko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Kiroldegi aldameneko errepidea eta oinezkoen bidea itxita egongo dira apirilaren 9an, instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko lanak tarteko 2025/04/07
- Autobusek ez dute Txomin Agirre kaian geldialdirik egingo apirilaren 12tik maiatzaren 5era bitartean 2025/04/07
- Trafikoa etengo da datorren asteazkenean, Euskal Herriko Itzulia dela-eta 2025/04/04
- Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketak egingo dituzte Zumaian apirilaren 7an eta 8an 2025/04/04