Bisita gidatuak izango dira Moilaberriko 'Zumaia historian zehar' erakusketan
Uztailaren 12tik abuztuaren 2ra artean, igandero izango da bisita gidatua, Beduola eta ZIIZ elkarteko kideen eskutik. Erreserba aurrez egiteko, Turismo Bulegora deitzea ezinbestekoa da.
Moilaberri Estazioa eraikineko bigarren solairuan dagoen Zumaia historian zehar erakusketa iraunkorrera bisita gidatuak antolatu dituzte datozen lau igandetarako, uztailaren 12tik abuztuaren 2ra bitarteko igandetarako. Beduolako eta ZIIZ elkarteko kideak arduratuko dira azalpenak emateaz: uztailaren 12an, 19an eta abuztuaren 2an, euskaraz; eta uztailaren 26an, gazteleraz. Bisita guztiak 12:00etan hasiko dira.
Saioetan parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez erreserba egitea, Turismo Bulegora (943-14 33 96) deituta. Taldeak gehienez ere hogei pertsonakoak izango dira.




