Bertakoen aparkaleku guneak asteburu eta jai-egunetan indarrean egongo dira asteburu honetatik aurrera

2025/03/13

Ekainaren 14ra bitartean egongo da indarrean TAOren udaberriko sistema. Iazko bertakoen txartelak balioa izango dute ordura arte, eta tarte honetan txartela behar duenak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko du.

Martxoaren 15ean sartuko da indarrean TAOren udaberriko aldia, eta, ondorioz, asteburu eta jaiegunetan indarrean egongo dira bertakoen guneak. Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du ekainaren 14ra bitartean iazko bertakoen TAO txartelek balio osoa izango dutela.

Tarte honetan txartel berria behar dutenek (erroldan edo matrikulan aldaketak egin izanagatik, edota txartela lehen aldiz ateratzeko, besteak beste) udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko dute.

> Ikus mapa

OTA2025UDAB-UDAZ_page-0001.jpg