Egonkortze prozesuen barruko euskara proben emaitzak argitaratu ditu Udalak

2023/11/06

Erreklamazioak jartzeko epea ostiralean (azaroak 10) amaituko da.

Zumaiako Udalak martxan jarritako egonkortze prozesuaren barruan euskara maila egiaztatzeko azterketen emaitzak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Erreklamazioak jartzeko IVAPera jo beharko dute hautagaiek (irakurri jarraibideak ondorengo loturetan).

Honako deialdietako hautagaien emaitzak argitaratu dira: ikastetxeko atezaina; kulturako atezaina; partaidetza, migrazio, berdintasun eta gazteria teknikaria; eta, administrazio orokorreko teknikaria.

> Irakurri xehetasunak lan eskaintzen atalean