[AKATS ZUZENKETA] Gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak
Bi prozesu horietan izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 13tik urriaren 10era arte, biak barne. Gizarte langilearen hautaketa prozesua oposizio-lehiaketa bidez egingo da, eta, prozesutik lan-poltsa eratuko da; Kirol Patronatuko Gerente plaza betetzeko prozesua, aldiz, lehiaketa bidez egingo da eta ez da lan-poltsarik sortuko.
AKATS ZUZENKETA:
Asteazkenean (irailak 13) argitaratutako oharrean idatzitakoa zuzentzen da ohar honetan. Ohar horretan gizarte langilearen hautaketa prozesutik lan-poltsarik eratuko ez zela esaten zen. Informazio hori okerra zen. Gizarte langilea kontratatzeko prozesutik lan-poltsa eratuko da.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak.
Prozesuen inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.
Deialdiak:
Honako hautaketa prozesuetan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude dagoeneko, urriaren 10era arte:
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17
Egonkortze prozesua
- Egonkortze prozesuen barruko euskara proben emaitzak argitaratu ditu Udalak 2023/11/06
- Egonkortze prozesua: merezimenduak egiaztatzeko epea zabaltzea, eta euskarako proba egiteko deialdia 2023/10/17
- [ZUZENDUTA] Zabalik daude gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak 2023/09/13



