Ekainaren 27an itxiko da Eguteraren arreta bulegoa
2025eko martxoan planta fotovoltaikoa martxan edukiko du Egutera energia kooperatibak. Gogoratu dute Kofradiako arreta bulegoa ekainaren 27an itxiko dutela, eta, herritar guztiak gonbidatu dituzte azken egun hori baino lehen elektrizitate faktura batekin bertara joatera; astelehenetik ostiralera dago zabalik, 16:00etatik 20:00etara.
Zumaiako Energia sorkuntza eta kontsumorako irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Egutera. Lehen pauso gisa, hektarea bateko eguzki-panel planta bat eraikiko du kooperatibak, Oikian. Ekainaren hasieran hasi zituzten eguzki-parkea eraikitzeko lanak, eta, 2025eko martxorako energia berriztagarria sortuko duen planta martxan egotea aurreikusten dute. Kooperatibako bazkide egiten diren herritarrek, kapital ekarpen baten truke, euren etxeetako argindar kontsumoaren %100 estaltzeko adina energia sortuko dute Oikiako parke fotovoltaikoan.
Egutera energia kooperatibak ohartarazi du Kofradiako arreta bulegoa ekainaren 27an itxiko dutela, eta, herritar guztiak gonbidatu dituzte elektrizitate faktura batekin bertara joatera. Astelehenetik ostiralera dago zabalik, 16:00etatik 20:00etara bitartean.
Internet bidez ere hasi daiteke bazkide egiteko prozesua, www.egutera.ekiola.eus webguneko formularioa beteta. Gainera, zalantzak argitzeko bi bide daude zabalik:
- Whatsapp zenbakia: 747 418 647
- E-maila: info@egutera.ekiola.eus