Dendari, tabernari eta elkarte gastronomikoetako kideekin bilduko da Egutera energia kooperatiba ostegun honetan
Ekainaren 13an hiru saio egongo dira: 10:00etan tabernariei eta kontsumo elektriko handiko jarduerei zuzendutakoa; 15:00etan dendari eta zerbitzu enpresena; eta, azkena, 19:00etan, elkarte gastronomikoei begirakoa.
Egutera energia kooperatiba herriko hainbat sektorekin bilduko da ostegun honetan: dendariekin, tabernariekin eta elkarte gastronomikoetako ordezkariekin. Saio horietan Egutera energia kooperatibaren inguruko xehetasun guztiak aukertuko dituzte, eta sektore horiei eragiten dien berezitasunak azaldu, zalantzak argitzearekin batera.
Egutera 2025eko martxoan energia berriztagarria ekoizten hasiko den eguzki parkea eraikitzen ari gara Oikian. Proiektu hau bereziki onuragarria da jarduera batzuetarako, kontsumo elektrikoaren zati handi bat instalazio fotovoltaikoa energia sortzen ari den bitartean egingo baita. Horren ondorioz, elektrizitatearen hileko fakturan gehiago aurreztuko dute.
Hiru saio
Jarduera mota bakoitzak elektrizitate kontsumo desberdina duela kontutan hartuta, eta, jarduera horien atzean jabetza erregimen desberdinak egonik, hiru saio antolatu dituzte ekainaren 13rako (osteguna):
- 10:00: Tabernak eta kontsumo elektriko handiko jarduerak
- 15:00: Merkatariak eta zerbitzuak
- 19:00: Elkarte gastronomikoak
Saioak Alondegia kultur etxeko Moila aretoan.
Antolatzaileek adierazi dutenez, norbaitek berari dagokion saiora joteko aukerarik ez badu, beste saio batera joan ahal izago du. Horiei eskatu die aurrez abisatzea, info@egutera.ekiola.eus e-mailera mezua idatzita.
Saioetan hainbat kontu argitzeko aukera izango dute partaideek: proiektuari buruzko zalantzak argitu ahal izango dituzte; kasu eta adibide errealak ezagutu; eta, ordainketa planen inguruko aukerak aztertu –hasierako ekarpena zatika ordaintzeko aukera dute sektore hauetako kideek–.
> Informazio gehiago: egutera.ekiola.eus
Arreta bulegoa, ekainaren 27ra arte
Egutera energia kooperatibak ohartarazi du Kofradiako arreta bulegoa ekainaren 27an itxiko dutela, eta, herritar guztiak gonbidatu dituzte elektrizitate faktura batekin bertara joatera. Datorren astelehenetik aurrera ordutegia zabalduko dute: 16:00etatik 20:00etara bitartean egongo dira bertan, astelehenetik ostiralera.
Internet bidez ere hasi daiteke bazkide egiteko prozesua, www.egutera.ekiola.eus webguneko formularioa beteta. Gainera, zalantzak argitzeko bi bide daude zabalik:
- Whatsapp zenbakia: 747 418 647
- E-maila: info@egutera.ekiola.eus
Albiste erlazionatuak
Egutera
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko 2024/10/29
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik, urriak 11 arte 2024/09/27
- Erribera kaleko zamalanen ordutegia doitu egin da ikasleen segurtasunari lehentasuna emateko 2024/05/10