Elkarte gastronomikoak eta txokoak irekitzeko eta erabiltzeko osasun-irizpideak
Maiatzaren 25etik %50eko edukierarekin erabili daitezke elkarte gastronomikoak eta txokoak. Osasun Sailak horiei zuzendutako gomendioak argitaratu ditu, horrelako elkarteen erabiltzaileen artean COVID-19ren bidezko transmisioa eta infekzioa prebenitzeko.
Euskal Autonomia Erkidegorako trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko arauak ezartzen dituen 12/2020 Dekretuak, Espainiako Gobernuak erabakitakoak, 7. artikuluan "Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako lokalak eta zerbitzuak berriz irekitzea" jarduera maiatzaren 25ean hasi ahal izango dela ezartzen du, edukieraren %50arekin.
Hala, Osasun Sailak elkarte gastronomikoei eta txokoei zuzendutako gomendioak zerrendatu ditu, horrelako elkarteen erabiltzaileen artean COVID-19ren bidezko transmisioa eta infekzioa prebenitzeko.
Edukiera eta gutxieneko distantziak, lokalaren higiene-neurri orokorrak, sukaldeko eta barrako neurri espezifikoak, eta komunetan bete beharreko neurriak jaso diztuzte txostenean. Horrez gain, neurri horiek bete daitezen bestelako gomendioak ere eman dituzte, hala nola: jardueran arauak zaintzeko ardura duten pertsonak esleitzea, informazio-kartelak jartzea, lokalean partekatzeko mahai-jokorik ez izatea edota txartel bidezko ordainketa sustatzea.
Gomendio guztiak txosten honetan irakur daitezke:
Albiste erlazionatuak
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11