Emakumeon* Etxearen topaketa egingo dute urriaren 5ean
Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteko kideek egun osoko egitaraua antolatu dute urriaren 5ean, larunbatean, egingo duten topaketarako.
Emakumeon* Etxea Zumaian? Izenburupean, larunbaterako egun osoko topaketa antolatu du Zumaiako Emakumeon* Etxea Elkarteak. Topaketan horrelako espazio batek herrian izan ditzakeen onurak landuko dituzte. Oxforden eta Eusebio Gurrutxaga Plazan egingo dituzte ekintzak.
Egitaraua:
Oxford Aretoan
-
10:00: Kafea eta ongietorria
-
10:30: "La Casa de las Mujeres: Habitaciones propias para estar, ser y poder", Norma Vázquezen hitzaldia
-
12:00: Inguruko etxeen esperientziak
Eusebio Gurrutxaga Plazan
-
14:30: Bazkari herrikoia.
-
Bazkalostean, Euskal Herriko Jardunaldi Feministen eta Malen Etxearen inguruko solasaldia
-
16:00: La Basurekin Rap Tailerra
-
19:00: Ez da kasualitatea bertso saio musikatua. Gai-jartzailea Ane Labaka izango da, eta emanaldian, musikaz lagunduta, Onintza Enbeita, Saioa Alkaiza, Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolariek kantatuko dute.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17



