Enpresen lehiakortasuna hobetzeko, digitalizazioari buruzko online jardunaldiak izango dira irailean

2021/09/02
Lau prestakuntza jardunaldi eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak.

“ETE digitala Urola Kostan” egitasmoaren bitartez, eskualdeko enpresa ertain nahiz txikiei laguntza eskaini nahi zaie beren Industria 4.0 ibilbidean;  digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman ditzaten eta enpresaren baitako data-estrategiak garatzeko, gobernantza sistema egokiak ezartzeko eta, funtsean, baita lan lerro estrategikoak identifikatzeko ere.

Ekimenaren sentsibilizazio fasearen baitan, 4 jardunaldi eskainiko dira irailean zehar. Lan-saio bakoitzean digitalizazio alorreko alderdi zehatz bat landuko da. Jardunaldi guztiak online izango dira. 45 minutuko iraupena izango dute eta adituen eskutik, lan-saio bakoitzean kasu praktiko bat ezagutzeko aukera izango da. Proiektua %100ean diruz lagunduta dago eskualdeko enpresentzat.

1. JARDUNALDIA: DATUAK. Datuaren estrategia eta Gobernantza (Data Driven). Nola bultzatu zure enpresaren lehiakortasuna datuen kudeaketaren bidez?

Arrakasta duten erakunde gehienek datuetan oinarritutako erabakiak hartzen dituzte. Datuen garrantzia estrategiakoa eta onurak. Data Driven eragina negozio ereduetan.

  • Data: Irailak 16, osteguna, 09:15ean
  • Hizlaria: Patricia Gutierrez (Merkatu Group enpresako aholkularitza saileko zuzendaria)

2. JARDUNALDIA: PROZESUAK. Prozesu industrialen optimizazioa. Data Driven ikuspegiaren aplikazioak prozesuen hobekuntzan.

Prozesu industrialen optimizazioarekin loturiko eredu praktikoak; prozesuen kalitatea, biltegien eta hornidura-kateen optimizazioa, dokumentazioaren eta kontratuen kudeaketa, urruneko instalazioen kontrola…

  • Data: Irailak 21, asteartea, 09:15ean
  • Hizlaria: Haritz Laboa (Datua enpresako Data-zientzilaria)

3. JARDUNALDIA: PRODUKTUAK/ZERBITZUAK. Eredu prediktiboak eta mantentze-lan industrialak. Mantentze-lan prediktiboen aukerak eta erronkak industrian.

Datuen kudeaketaren bidez, mantentze-lan prediktibo eraginkorrak aplikatu daitezke prozesuak optimizatzeko. Eta eraginkortasun horri esker, kostuak nabarmen murriztu daitezke.

  • Data: Irailak 23, osteguna, 09:15ean
  • Hizlaria: Datua enpresako aholkularia (zehazteke)

4. JARDUNALDIA: BEZEROAK. Negozio digitala eta datuetan oinarritutako marketina. Negozio-aukeratik salmentetara: nola erakarri eta fidelizatu bezeroak digitalki?

Mundu digitala industria-sektorearen beharretara egokitu da, eta gero eta enpresa gehiagok lortu dute modu iraunkor eta eraginkorrean digitalki haztea: bezero potentzialak erakarriz, negozio-bide berriak irekiz, salmenta-prozesuak automatizatuz…

  • Data: Irailak 28, asteartea, 09:15ean
  • Hizlaria: Olatz Elizasu (Merkatu Group enpresako “Digital Businees& Automation” arloko  aholkularia).

 

Argibideak eta izen-ematea

Izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako, ondorengo datuak beharko ditugu:

  • Enpresaren izena
  • IZK      
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak        
  • E-mail
  • Telefonoa

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak

(Aintzane Ruesgas)

  • Tel. 943 890808,
  • enpresa@urolakosta.eus