Errege Magoen bisitarako gonbidapen gehiago jarriko dituzte eskuragarri urtarrilaren 4an

2021/01/02

Urtarrilaren 5ean 19:00etan baleike.eus webgunean bideo bat eskainiko da, eta orain arte antolatutako zortzi saioez gain, azken bat eskainiko da, 19:30ean. Urtarrilaren 4an jarriko dira eskuragarri gelditzen diren gonbidapenak.

Errege Magoak Aitzuri pilotalekuan izango dira urtarrilaren 5ean. Txanda ezberdinetan, herriko haur eta familiei zuzendutako emanaldia eskainiko dute. Gonbidapen guztiak hiru ordu eskasean amaitu zirenez, Errege Magoek eta haien laguntzaileek txanda bat gehiago jartzea erabaki dute. Urtarrilaren 4an eskuratu ahal izango dira, arratsaldeko 16:00etan entradium.com webgunearen bidez.

Ekitaldi berezia izanik, sarreren eta ekitaldiaren inguruko hainbat jarraibide zehaztu ditu Zumaiako Udalak:

  • Talde bakoitzak gehienez sei lagunez osatuta egon beharko da (bizikidetza unitateak edota burbuila osatzen duten kideak izan beharko dira). 
  • Beharrezkoak direnak baino sarrera gehiago dituztenei deia luzatzen zaie sarrerak itzuli ditzaten. Errege Magoen bisitarako GONBIDAPENAK TALDEKAKOAK direla gogorarazi nahi du, eta sarrera gehiegi dituztenei horiek itzultzea eskatzen die, familia gehiagok bisita egiteko aukera izan dezaten. 
  • Sarrerak itzultzeko, mezu bat bidali beharko da kultura@zumaia.eus helbidera, urtarrilaren 4ko 13:30ak baino lehen. Edozein zalantza izanez gero, deitu hilaren 4an, 9:30etik 13:30era bitartean 943 86 10 56 telefonora deitu dezakete herritarrek.
  • Ahalik haur gehienek erregeak ikusteko aukera izan dezaten urtarrilaren 5ean 19:00etan baleike.eus webgunean bideo bat eskainiko da.
  • Orain arte antolatutako zortzi saioez gain, azken bat eskainiko da, 19:30ean. Azken saio hori sarrerarik gabe gelditu direnentzat da. Orain arte sarrerak dituztenen zerrendak jasota daude; ez aldatu.
  • Azken emanaldi honetako sarrerak hartzeko aukera, eta herritarrek itzuli ahal ditzaketen gonbidapenen sarrerak hartzekoa, astelehenean zabalduko da, 16:00etan entradium.com-en bidez.
  • Udalak gogorarazi du eskutitzak jasotzeko postontziak jarri dituztela Kofradian, Kantauri plazan eta Aizkorri kalean. Urtarrilaren 5eko iluntzera bitarte izango dira bertan; ondoren, udaletxeko langileek Errege Magoei eramango dizkiete gutunak.

Azkenik, udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkie ekitaldia aurrera eramateko laguntza eskaini duten herritarrei, elkarrekin jardun eta parte hartuko duten haur eta familiei, eta baita Hiru Errege Magoei ere.