Gaur, San Telmo Eguna

2013/04/06

Atzo gauerdian, Kofradia inguruan giro ederra izan zen, tanborradako soinu eta jendeak sortutako giro bikainarekin lagunduta, Felix Larrañaga arrantzale ohiak bandera igo zuen. Gaur, apirilak 8, San Telmo Eguna da, eta gaurko ekitaldiekin emango zaio bukaera festetako lehen asteburuari.