Francisco Franco faxistari Ohorezko Alkate izendapena kendu zaio
1949ko abuztutik zuen Francok izendapen hori.
Atzo, otsailak 23, onartu zen aho batez Zumaiako udalbatzarrean Francisco Franco Bahamonde faxistak zuen Ohorezko Alkate izendapena kentzea. Atzoko ohiko plenoan, 1937an herria utzi behar izan zutenen omenez onartutako adierazpen instituzionaleko hirugarren puntuan, izendapen hori kendu eta, aldi berean, gizakiaren kontrako krimenak gauzatzea leporatzen dizkio Zumaiako Udalak.
Beraz, atzotik, Francok ez du ohorezko izendapenik Zumaian.



