Gorka Alberdik irabazi du 2023ko inauterietako kartel lehiaketa
Otsailaren 17tik 20ra bitartean izango dira inauteriak Zumaian. Gorka Alberdiren lanak iragarriko du aurtengo inauterietako egitaraua, eta aurkeztutako kartel guztiak ikusgai daude Alondegiaren sarreran. Herritarren saria jasotzeko aukera izango dute egileek.
Gorka Alberdik 300 euroko saria jasoko du, eta hark egindako kartelak iragarriko du 2023ko inauterietako egitaraua. Herritarren saria, berriz, Alondegiko sarreran dagoen erakusketan jasotzen diren botoen bitartez erabakiko da. Bi lagunentzako otordua eskuratuko du herritarrek hautatutako kartelaren egileak.
Zumaiako Udalak datorren astean zehar egingo du publiko festetako programazioa.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Gabonetako ekitaldietan laguntzeko elkarteen izen-ematea igande honetan itxiko da 2023/11/09
- Olarro Eguneko herri bazkarirako txartelak agortu dira 2023/09/19
- Ostegun honetan jarriko dira salgai Olarro Eguneko herri bazkariko txartelak, kamisetak eta zapiak 2023/09/13
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2023/09/04