Hogarreko taberna-jatetxea kudeatzeko esleipen prozesua zabaldu da
Urriaren 20ra bitartean aurkeztu ahal izango dira proiektuak. Kontratuaren lehenengo urtean adjudikaziodunak Zumaiako Udalari ez dio ordainketarik egin beharko.
Zumaiako Hogarrean, Eusebio Gurrutxaga plazan kokatuta dagoen taberna-jatetxearen zerbitzua, atezaintza, garbiketa- eta mantentze-zerbitzua kontratatzeko oinarriak argitaratu berri dira. Bost urteko iraupena izango du kontratuak, eta lehen urtean adjudikaziodunak ez dio Udalari ordainketarik egin beharko.
Kontratuaren xedea honako zerbitzu hauek kontratatzea da:
- Beheko Plaza taberna-jatetxearen kudeaketa
- Gizarte Zentroa eraikineko atezain zerbitzua
- Gizarte Zentroan utzitako guneen garbiketa zerbitzua, I. eranskinean zehaztuta
- Gizarte Zentroan utzitako guneen mantentze zerbitzua, I. eranskinean zehaztuta
Esteka honetan informazio guztia
Lehen urtea, doan
Kontratuaren lehenengo urtean adjudikaziodunak Zumaiako Udalari ordaindu behar diona 0€ da. Bigarren urtetik aurrera gutxienez 4.800 euroko diru ekarpena egin beharko da eta horri Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren zenbatekoa gehitu beharko zaio, 1.008 euro. Modu honetan, Udalak prozesura aurkezteko erraztasuna eman nahi die herritarrei.
Eskaintzak prestatzeko aholkularitza zerbitzua
Hogarraren kudeaketara aurkezten laguntzeko, Urola Kostako Udal Elkartearen aholkularitza baliatu dezakete hautagaiek. Proiektua lantzen eta dokumentuak modu egokian aurkezteko laguntza topatuko dute bertan.
ENPRESA SUSTAPENERAKO ZERBITZUA
Johanna Pino
943 89 08 08
jpino@urolakosta.eus
Albiste erlazionatuak
Kontratatzailearen profila
Gizarte Zerbitzuak
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko 2024/09/13
- Irailaren 21ean hasiko da martxan 'Atozte', desgaitasuna duten herritarrei zuzendutako asteburuetako aisialdi zerbitzua 2024/09/02
- Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 10era arte 2024/05/10