Hondakinen bilketa egingo dute Itzurunen zapatu goizean

2026/11/23

Itsas Zaintza Sareak egin du deialdia, eta Gipuzkoako zenbait txokotan ariko dira aldiberean, tartean, Zumaian. 11:00etatik 13:00ak artean bilduko dituzte hondakinak Itzurun hondartzan.

Itzurungo arroketan eta hondarretan pilatutako hondakinak jasoko dituzte larunbatean, azaroak 28, 11:00etatik 13:00etara. Itsas Zaintza Sareak egin du deialdia, eta Itzurunen bezala, Zarautzen, Deban, Donostian, Pasaian eta Irunen ere ariko dira. Ekimenean parte hartzeko izena emateko eskatu dute, formulario hau beteta.