Santiagoko landare inbaditzaileak kentzeko auzolan saioa izango da zapatuan

2026/09/09

Santiagoko dunan bertan landare exotiko eta inbaditzaileen arteko ezberdintasunen inguruan arituko dira, baita horiek ekosisteman sortzen dituzten kalteak ere. Horiek aipatu ostean, zenbait landare exotiko inbaditzaile erauziko dituzte.

Santiagoko dunako landare exotiko eta inbaditzaileak erauzteko auzolan saioa antolatu dute zapaturako, irailaren 12rako. 10:00etan elkartuko dira sorospen etxolaren aldamenean, eta behin landare exotikoen eta inbaditzaileen desberdintasunak azalduta, horiek ekosisteman sor ditzaketen kalteak aipatuko dituzte. Zenbait landare erauziko dituzte gero elkartutakoek.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, baina plaza mugatuak izango dira (iritsieraren hurrenkeraren arabera). Lekuan bertan erauzketarako materiala eskura egongo da. Arropa erosoarekin etortzea gomendatzen da.