Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko azken eguna apirilaren 7a izango da
Ordainketa helbideratuta ez dutenei zerga ordaintzeko erreziboak bidali zaizkie etxeetara. Erreziboa jaso ez dutenek Herritarren Arreta Zerbitzuan egin beharko dute eskaera.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 7an amaituko da. Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 7an bertan kobratuko zaie kontu korrontetik zergaren zenbatekoa.
Erreziboa helbideratuta ez dutenek ere apirilaren 7a baino lehen egin beharko dute ordainketa. Horretarako, Udalak erreziboak bidali ditu etxeetara. Ordainketa modu telematikoan edo banku sukurtsaletan egin ahal izango dute.
>> Erreziboen online ordainketa
Erreziboaren agiria etxean jaso ez dutenek, erreziboaren eskaera egin beharko dute Herritarren Arreta Zerbitzuan. Erreziboa ordaintzera behartuta dagoen pertsonak edo ordainketa egin nahi duen beste pertsona batekin egin ahal izango du eskaera. Horiek ere ezarritako epearen barruan egin beharko dute ordainketa.
HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA (udaletxean)
Astelehenetik ostiralera 8:30-14:30
943 86 50 25
udala@zumaia.eus
>> 2021eko zerga egutegia
Albiste erlazionatuak
Ogasuna
- Abenduaren 1etik 31ra bitartean eskatu beharko dira udal tasa eta zergetan aurreikusitako hobariak 2024/11/22
- %3ko igoera udal tasa eta zergetan, 'zerbitzu publikoak kalitatez ematen jarraitzeko, eta udalaren inbertsio gaitasuna mantentzeko’ 2024/09/30
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2024/04/02
- Udal zergen eta tasen hobariak eskatzeko epea zabalik, urtarrilaren 31ra arte 2024/01/11