Itsaspeko mundua ezagutzeko aukera, urriaren 13an Aita Mari zinean

2022/10/07

Zumaiako Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloaren baitan sei labur eta dokumental bat ikusi ahal izango dira urriaren 13an (osteguna). Gainera, Algorri Interpretazio Zentroan argazki erakusketa bisitatu ahal izango da gaurtik urriaren 16ra bitartean.

Dena prest CIMASUBeko beste edizio handi batez gozatzeko. Pasioa, borondatea, talentua eta Itsasoarekiko maitasun amaigabea biltzeko berezko gaitasunagatik ospea bereganatu duen lehiaketa. Film laburren intentsitateak eragin handia du ikuslearengan, bai irudiengatik, zein transmititzen diguten mezuarengatik. Pantaila handian oso gutxitan ikusi daitezken leku eta espezie ezberdinen irudiak ikusteko aukera ematen duen erakusleihoa izanda, bideografo onenek ur azpian ematen dituzten ordu guztiei esker lortutako irudi paregabeak eskeintzen dizkigu CIMASUB zikloak. Honekin batera, gizakiak itsasoarekiko duen jarrera desegoki eta krudela azaleratu eta gaur egun onartzeko zailak diren egoerak erakusten ditu. Aipatutako guzti honek dakarren erakargarritasunari esker, lehen mailako estreinaldiak ikusi ahal izango ditugu pantailan, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa bezalako lehiaketa txalotuan.

CIMASUB 2022 ZUMAIA - Programa (1).jpg

Proiekzioak

Beti bezala sarrera doakoa izango da edukiera bete arte (Ez da aurrez gonbidapenik eskuratu behar). Urriaren 13ko emanaldietan 6 film labur eta 1 dokumental eskainiko dira. Alde batetik, iraganera bidaia bat egingo dugu gure itsas hondoen gaur egungo egoera eta orain dela 50 urtekoa alderatzeko. Eta gainera, Mediterraneoko hondorik ikusgarrienak gozatuko ditugu, eta Indonesiako uretan murgilduko gara.

Alde batetik, gero eta gehiagotan ematen diren gizakiaren baldarkeriak eragindako errealitate gordinaren salaketak ditugu, ekosistema osoak kaltetzen eta mintzen dituztenak eta biodibertsitatea kanporatzen edo desagerrarazten dutenak. Horrekin batera, arrantza-baliabideen gehiegizko ustiapen jasangaitzarekin lortzen dugun gaur eguneko ogia eta etorkizunerako goseak, hurrengo belaunaldien etorkizuna mehatxatzen dutenak. Bestetik, argiaren eta kolorearen ikuspegi baikor eta itxaropentsua daukagu, oraindik planetako leku batzuetan aurki daitezkeen unibertso harrigarriak, bizitza basatiaren garapenerako oraindik osasuntsuak direnak. Askotan, hain txiki eta ñimiño, non begi gehienentzat ezkutaturik egoten baita, eta beste batzuetan, handikiro eta izugarri eder, urdin amaigabearen gainetik hegan, bere edertasun delikatua ikusten duen oro maiteminduz eta liluratuz.

Dualtasun horrek erakusten digu CIMASUBen biltzen den talentu izugarria. Urpeko korronte bat, Urdina maitatzen duten bihotzetan taupadaka dabilena planetako itsaso guztietatik zehar, Ozeano Baretik Kantauri itsasora, Mediterraneotik Beltzera, eta Iparraldetik Baltikora.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.cimasub.com webgunean argitaratutako programa bisitatzea gomendatzen da.

Argazki erakusketa

Aurtengo CIMASUBri aurkeztutako argazki onenen erakusketa zabalik izango dugu ALGORRI Interpretazio Zentroan urriaren 6tik 16era, ostegunetik igandera 10:00etatik 13:30etara.

24 argazki zabalduek munduko itsaspeko hondoetan zehar eramango gaituzte. Espezie bitxi eta deigarrienak erakutsiko dizkigute, gutxitan ikusten diren egoeretan. Naturaren edertasuna eta gizakiak harekiko duen jarreraren krudeltasuna, erakusketa berean.

Itsaspeko Txikizikloa ikastetxeentzat

Urriaren 13an, 10:00etan, AITA MARI Antzokian. 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailakoentzat gomendatua.

Lehiaketako zutabe garrantzitsu bat haurrentzako ITSASPEKO TXIKIZICLOA da. Zalantzarik gabe erronka zaila utziko diegu eta sentsibilizazio aldaketaren eragile indartsuak bihurtu behar ditugu, gure azken itxaropena direlako. Itsaspeko mundu liluragarri eta zoragarri hau ezagutu ahal izango dute honetarako.

Aldez aurretik, material didaktikoa eman zaie parte hartzen duten ikastetxeei, beraien klaseetan lan bat egin dezaten ekitaldira joan aurretik. Proposamen oso zehatz bat eman zaie irakasleei, garatu beharreko jarduerak eta orientabide metodologikoak jasotzen dituena, ikus-entzunezko materialarekin lagunduta. Proposamen hori ikasgelan garatu ahal izango dute.

Helburua da ingurumenaren egoeraz jabetzea eta kontsumo osasungarri eta arduratsuko jarrerak garatzea, eta ingurune hurbila errespetatzea eta zaintzea, kudeaketan arduraz parte hartzeko. Norberaren erantzukizuna lantzea eta planetak gure eguneroko bizitzan duen eraginari buruzko erabakiak hartzea. Erabaki pertsonalak eta kolektiboak hartzea, ezagutza zientifikoan oinarrituta.

Proiekzioak, hitzaldia eta oparien zozketa:

Itsaspeko TXIKIKIZIKLOAREN helburua itsasoarekiko eta ingurumenarekiko errespetuan heztea da. Horretarako, ordubeteko saio batean honako eduki hauek eskaintzen ditugu:

  • Itsasoaren egungo egoerarekin eta hura babesteko nola jokatu behar dugun azaltzen duten film laburrak proiektatzea. Helburua itsas hondoa ezagutaraztea eta errespetatzen eta zaintzen irakastea da.

  • Klima-aldaketaren arazoari buruzko hitzaldia, eta, batez ere, hain egoera larria konpontzeko eskura ditugun konponbideei buruzkoa. Aquarium Donostia, Gaea Elkartea eta Mater Museo ekoaktiboko itsas eta urpeko profesionalek aurkeztuta.