Munduko lehen 100 interesgune geologikoen inbentarioa aurkezteko kongresua hasiko da bihar Zumaian
Astearte honetan, goizeko 11:30ean emango diote hasiera kongresuari. Aurkezpen ekitaldiaren ondotik, Asier Hilario geologoak proiektuaren eta erakusketaren inguruko azalpenak emango ditu Oxford aretoan; herritar oro gonbidatu dute saio horretara.
Urriaren 25etik 28ra Munduko lehen 100 interesgune geologikoak aurkeztuko dira Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo den nazioarteko ekitaldi batean. "The First 100” izenburua du kongresuak, Zumaian egingo da eta Geoparkearen webgunean aurkitu daiteke informazio osagarri guztia.
Geologia Zientziaren Nazioarteko Elkargoan (ingelesez International Union of Geological Sciences, IUGS) parte hartzen duten ia 40 naziotako 200 adituek hartu dute parte proiektuan eta helburua da mundu osoko gune geologikoak ezagutzera ematea eta balioan ipintzea.
Hainbat diziplina geologikotako adituek 190 interesgune ebaluatu dituzte eta hautagai horietatik "First 100 IUGS Geological Heritage Sites" inbentarioa sortu dute. Leku horiek geozientzia komunitate guztiak ezagutzen ditu Lurraren eta bere historiaren ulermenean duten eraginagatik. Era berean, IUGSen 60. urteurrena ospatuko da. Era berean, IUGSen 60. urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da.
Albiste erlazionatuak
Geoparkea
- 5,2 milioi euroko dirulagutza lortu du Geoparkeak, besteak beste, Moilaberrin turismo bulego berria egin, eta Algorri Interpretazio Zentroko museoa eraberritzeko 2022/12/16
- Lurraren zientziek XXI. mendeko ingurumen erronkei aurre egiteko duten garrantzia nabarmendu dute Zumaiako adierazpenean 2022/10/28
- Geoparkearen ebaluazio misioko ordezkaritza Zumaian izan da gaur 2022/06/16
Ingurumena
- 5,2 milioi euroko dirulagutza lortu du Geoparkeak, besteak beste, Moilaberrin turismo bulego berria egin, eta Algorri Interpretazio Zentroko museoa eraberritzeko 2022/12/16
- Lurraren zientziek XXI. mendeko ingurumen erronkei aurre egiteko duten garrantzia nabarmendu dute Zumaiako adierazpenean 2022/10/28
- Yayo Herrero Zumaian izango da datorren astean, ekofeminismoaz hizketan 2022/10/14