Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesuaren barruan, merezimenduen behin betiko balorazioak argitaratu ditu Udalak

2024/03/19

Merezimenduen behin betiko balorazioak eta izendapen proposamena dira argitaratutakoak. Izendatutakoek martxoaren 20tik apirilaren 19ra bitartean (biak barne) aurkeztuko beharko dituzte baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak.

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesua lehiaketa ireki bidez egingo da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia). 

Hautaketa prozesuaren barruan, merezimenduen behin betiko balorazioak eta izendapen proposamena argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Izendatutakoek martxoaren 20tik apirilaren 19ra bitartean (biak barne) aurkeztuko beharko dituzte baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak.

> Ikusi hemen hautaketa prozesuaren inguruko informazio guztia